XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zituzten inoiz haien gorputzak aurkitu.

Hori izan zen txarrena -hemen neskatilaren ahotsak lasaitasuna galdu zuen eta giza-ikaraz bete zen-.

Izeba gaixoak noizpait itzuliko direla uste du, haiek eta haiekin batera desagertu zen urtxakur txikia ere bai, eta beti bezala ate horretatik sartuko direla pentsatzen du.

Horrexegatik ate hori arratsaldero egoten da zabalik, ilundu arte.

Izeba maite gaixoa!

Askotan kontatu dit nola abiatu ziren.

Haren senarra eurikapusai zuria besapean, eta Ronni, neba txikia, Bertie, zergatik zabiltza jauzika? kantatuz, bere arreba zirikatzeko, abesti horrek guztiz urduri jartzen zuen eta.

Badakizu?, batzutan, hau bezalako ilunabar lasaietan, denak atetik sartuko direla iruditzen zait...

Esaldia amaitu gabe utzi zuen, zirgit eginez.

Framtonentzat lasaigarri izan zen izeba gelan sartzea, atzerapenarengatik barkatzeko eskatuz.

- Solasaldi atsegina izan al duzu Verarekin? -galdetu zion.

- Bai horixe, oso interesgarria -esan zuen Framtonek.

- Ez zaizu axola izango atea zabalik egotea, ezta? -esan zuen Sappleton andreak-, nire senarra eta nebak zuzenean itzuliko dira ehizalditik eta hortik sartzen dira beti.

Paduretara joan dira istingorrak ehizatzera, beraz ederki zikinduko dizkidate alfonbrak.

Ohizkoa da hori zuengan, gizonongan, ezta?

Alaiki hitz egiten jarraitu zuen ehizaz, hegaztien urritasunaz eta negu hartan ahateak agertzeari buruz zeuden itxaropenez.

Framtonentzat hau guztia ikaragarria zen.